Zure oinak zaintzen ditugu:

Urrats podologia zentrua 2005. urtean
Oñatin sortu zen, oinetan sortzen diren
edo oinetan ondorioak dituzten
patologiak tratatzeko.

 

Pertsonalki eta profesionalki hazten jarraitzen dugu,  gure bezeroie ahalik eta lasterren eta modurik eraginkorrenean erantzun ahal izateko.

13 urte hauetan gure bezeroeen erosotasunean eta sektoreko lehiakotasunean pentsatu dugu eta horregatik, lokal handiago batera egin dugu tokialdaketa.  Gure paziente guztien eskaera eta beharrei erantzun ahal izateko, urte hauetan zehar, podólogo berriez osatu dugu gure lan-taldea.

133m²-ko intalazioek osatzen dute gure kontsulta: miaketa gela batek, Quiro podía-ako bi gelek, oin-zolen egokitzapenerako gelak, euskarriak sortzeko tailerrak, itxaron-gelak eta harrerak. 

Miaketa gelan gizakiaren martxaren datu biomekanikoak bildu ahal izateko aparatu berritzaileenak ditugu: 1,5m-tako plataforma baropodometrikoa, Ekografo portátil bat eta korrika egin den bitartean hau slow motion-en grabatzen duen kamera bat.

Gure Zerbitzuak

Oinatzen azterketa

Plataforma baropodometrikoa erabiliaz presio pilaketak ikusten ditugu eta pertsona bakoitzari bere tratamendua egokitzen diogu. Azaleko edo patomekanika arazoak izateko arriskua duten pertsonei egiten zaie azterketa, presio handiko puntuen ondorio kaltegarriak saihestu ahal izateko.

Oin diabetikoak

diabetesa ( batez ere iraupen luzekoa) duten pertsonengan eragina duten alterazio ezberdinak irudikatzen ditu oin diabetikoak. Nerbio sistema periferikoa eta zirkulazio sistema periferikoaren funtzioen murrizketa du bereizgarri.

 

Juanete eta garra behatzak:

Podologia-kontsultan sarri ikusten den arazoa. Lehen behatza oinaren erdi aldera desbideratzen denean sortzen da eta mina ematen du bunio-an ( hezurra oinetakoarekin urratzen den tokian).